XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HIRIGINTZA, ETXEBIZITZA ETA INGURUGIRO SAILA
AGINDUA, 1994ko urtarrilaren 12koa, Hirigintza, etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, eremu geofrafiko homogeneoak eta etxebizitza arloan babesgarri izan daitezkeen ekintzei aplika dakizkiekeen moduluak finkatzen dituena.
Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren 1993ko otsailaren 11ko Aginduz, eremu geografiko homogeneoak eta etxebizitza arloan babesgarri izan daitezkeen ekintzei aplika dakizkiekeen moduluak finkatu ziren, izan ere, bi udalerri berri sortu baitira Euskal Autonomi Elkartean, Arratzu eta Zierbena hain zuzen ere.
Horren indarrez beharrezkoa zen Sail honen 1992ko apirilaren 14ko Aginduaren eraskinetan azaltzen diren